Donostiako Kasinoaren diruari esker egindako lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: USU-022/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Beste kirol batzuk , Aisia » Taberna giroa » Kafetegiak eta gozotegiak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
-Ordun ze premiyo izaten zian?
-"Ni idea". Bat bakarra dakit. Zaldi-karrerak izaten zien ordun. Ta zaldi-karrerak "Premio Copa de San Sebastián" izaten da oain, "Copa de Oro, San Sebastián". Horren premiyua ordun izaten zala... Aurrena esango dizut ofizial batek zenbat irabazten zun ordun. Eguneko hiru pezta. Hiru pezta eguneko, zortzi ordu hiru pezta; jornala. Ta premiyua zaldi-karreretakua zan ordun maiorra "medio millón de pesetas". Oan konpara zazu "medio millón de pesetas" ordukua, oan izango litzake hogeita hamar milloi eo gehiyo igual konparaziyua. Ta ordun ba al dakizu zeatik zan hoi? Honbestaiñoko diruba hemen? Hemengo kamiyuak eta danak ordun Kursaalko zubiya, kasinua, hipodromuak, ordun ze dirukin in ziyen hoik? Donostiko zeakin, este, Kasinuakin. Kasinuak uzten zun diruakin. Kasinua honea etortzen dan jendia Frantzitikan ta dirua jokatzea Donostia.
Joxe: -Hik ezagutu al huban ba kasinua?
-Kursala. Kursalen.
Joxe: -Baiño martxan ez, ezta?
-Nola jungo giñun ba gu, treintaizinkuan sei urte, zazpi urte nizkin nik eta. Han zala bai, Kursalen. Kursal bai, gero ikusten genin, gero zinia're ikusten ahal izaten huan. Ta hango diruakin in zian lan hoik danak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!