Berbena-belarraren onurak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: USU-020/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Eta bazenekaten hola erremediyo gehio sendatzeko, ba belarren bat ibiltzen zenuten o, ze belar?
- Zeak, berbenak eta.
- Eta noako ibiltzen zenituzten?
- Berbenak hoi herida gastatzen baldin bazitzaizun, ba, berbenakin tiratzeko ta irikitzeko ta... Berbenak nik oain'e ibiltzen dittut e?
(Joxe) - Katarruantzako?
- Katarruentzako ordun ez dakit, baiño oain bai. Petxun, petxun jarrita. Batzuk petxun jartzen zuen, ta beste batzuk berriz hemen espaldian. Bronkiyotatikan gaxki zabiltzan... Nik koiñata monja det eta harek hemendikan eramaten zittun. Oain gaixua harek'e urtiak dazka ta ez da etortzen, baiña eramaten zittun berbenak eta han monja batek bronkiyotatikan oso gaixki ibiltzen zala ta harek jartzen zixkan atzian enplastuak.
(Joxe) - A, guk aurrian izaten gendun.
- Bai, baiña harek atzian.
(Joxe) - Amak hamen jartzen zun aurrian.
- Ta berbena nundikan ekartzen zenuten?
- Bildu in bihar.
- Edozein lekutan eoten zan.
- Ateatzen dan tokin, eozein tokitan ez da ateatzen e?
- Eta hartako ze juten ziñeten, baten bat gaixotzen zanian haren billa o beti zeneukaten etxian?
- Ez ez, lehen etxian hua ez zan jasotzen oain bezela, oain jaso iten det e? Bai, ta bakizu nola? Biltzen dittu, baldin bado, biltzen dittu. Oain iten due herriko jendi honek, aiuntamentukoak, moztu: Bide baztarretako belarrak eta moztu iten ditue. Lehen asko biltzen nun [...] aldian. Oain jo ta moztutzen dittue.
- Oain'e han eongo dia.
- Bai, baiño moztu itten dittue, ordia. Bai, bi o hiru bider jun naiz, ta moztu berrik eta akabo. Ez do, baiño daon tokin hola bildu ta tortoska bat holako sorta bat periodikuan bildu. Periodikuak e? Ez du plastikuak baliyo. Periodikuan bildu eta kongeladoran sartu. Bai, ta berde-berde-berde eoten da. Bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!