Usurbil (Gipuzkoa)

Sendabide naturalak

Sendabide naturalak Armiarma-sareak zauriak estaltzeko erabiltzen zituzten. Eltxoek kosk egiten zutenean, ozpinarekin igurzten zuten eta azkura kentzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-020-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Armiarma-sareak zauriak estaltzeko erabiltzen zituzten. Eltxoek kosk egiten zutenean, ozpinarekin igurzten zuten eta azkura kentzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta armiarmak eta izaten zian?
- Bueno! Bakizu zer? Hola heriden bat o iten gendunian, armiarma-sare lodi-lodik eoten zian, hayek bildu eta jartzen gendun, ta oso ona zan, bai, oso ona zan odola gelditzeko.
- Bai e? Zer zan, hura jarri ta gero aparte beste zeozer, o harekin?
- Bai, ez dakit, aparte jarriko ziyen zeozer hari heltzeko. Zapi puxken bat, maindire zaharren puxken bat edo.
- Osea ke armiarmak izanda're ez zenuten kentzen?
- Bai, kuartotan ta hola baldin bazian bai, baiña ukuillun ez.
- Ta bitxon bat gehio hola zeozer ona iten zunik edo? Moskituak eta ba al zian orduan gauetan?
- Bai, bai.
- Eta? Pikatzen zizuen?
- Hombre!
- Eta harentzako bazeon zeozer?
- Ke ba, moskituentzako, moskituentzako...
- Azkuria kentzeko zeoze izaten zenuten o?
- O binagriakin igortzi o... Bai.
- Binagriakin e?
- Binagria're ona izaten da, bueno hori esaten zan, oain ez dakit, oain gauza geyo do ta.
- Ta ordun ze iten zun binagriak, azkuria kendu o?
- Erre iten zun, harek indako txoluan pixkat erre iten zun ta azkuria're kendu. Ze gauzak ai zean enteratzen.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia