Eibar (Gipuzkoa)

Tuberkulosoentzat ospitalea

Tuberkulosoentzat ospitalea <p>"Jardin de Convalecientes" deituriko gaixoentzako erresidentzia aipatzen du. Tuberkulosia zuen jende ugari zegoen eta haientzako ospitale berezia zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Jardin de Convalecientes" deituriko gaixoentzako erresidentzia aipatzen du. Tuberkulosia zuen jende ugari zegoen eta haientzako ospitale berezia zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hau eitten ezagutu zendun zuk? Ospittala-edo bazeuan han…
-Ez, ez, ez, ez! Ospittala ez, oiñ dao residenzia, ha zan ospittala, beheko residenzia.
-Legarren?
-Legarren, han ez euan. A!, ez! Baiña han egon zan “Jardín de Convalecientes”. “Jardín de Convalecientes”, ipiñi eben han Don Ziriako medikuak eta zerak ipiñi eben “Jardín de Convalecientes” ipiñi eben han. Ta gaixuak zerera joaten zian hara eta eozen butakak eta zerak eta gaiñian euen terraza bat. Eta eskolia gero ei(n) eskuen guri hantxe bertan, oiñ institutua dauen lekuan. Eta hantxe, ha euan “Jardín de Convalecientes”.
-Orduan Eibarko gaixuak eta ia pixkat osatzen hasittakuak...
-Bai, hantxe, haraxe joaten zian. Bai hantxe eta euki (...) tunbonak etaratzeko-eta. Orduan tuberkuloso asko egoten zan-da. Gero tuberkuloso..., oiñ Eibarko residenzia behian, haren onduan ein eben “Hospital para los tuberculosos”. Hantxe egon zan, bai. Oiñ dauen ospittala ta oin beste residenzia goikua, beherao, ospittalan onduan egon zan, “Hospital antituberculoso”. Asko euan orduan tuberkulosisa. Asko euazen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia