Usurbil (Gipuzkoa)

Angulak harrapatzeko teknikak eta tresnak

Angulak harrapatzeko teknikak eta tresnak Angulak harrapatzen aritu zen gaztetan; zer tresna eta teknika erabiltzen zituzten azaltzen du. Marea goian zegoela joan behar izaten zen angulak harrapatzera. Gauez joaten zirenean, farola eramaten zuten angulak ikusteko; farolak nolakoak izaten ziren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angulak harrapatzen aritu zen gaztetan; zer tresna eta teknika erabiltzen zituzten azaltzen du. Marea goian zegoela joan behar izaten zen angulak harrapatzera. Gauez joaten zirenean, farola eramaten zuten angulak ikusteko; farolak nolakoak izaten ziren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Angulak harrapatzen ibiltzen ziñaten?
-Pixkat bai angulak harrapatzen, bai.
-Nola izaten zan hori? Zenbat urtekin?
-Gaztetan, nik ez dakit zenbat urte baiño bai. Jela galantakin'e jun in bihar, bestiak jun dittuk eta jun hai ta. Danba! ta danba! ta eskuk hola danba! ta jota. Nikolas Errotako ta Joxe ta. Ikeragarri jendia ibiltzen zan hemendik.
-Nola izaten zan harrapatzeko?
-Hor alak zien, ala haundik eta geo itten giniyon zea jarri, atzian makina bat, oaindik goian do makina berri berriya, ta atzian jarri makina, bi lagun bihar, bestia juten zan eta rast! botatzen zun bahia aurrian eta, ra!, ra!, ra! soka erantsi ta tak! geo hola kalka ta tak! ateatzen zun bahia.
Joxe: -Atoiya edo zer esaten zitzaion?
-Bai, atoiya.
-Ze tresna, nola izena zuten tresnak?
-Bahiya ta makina. Ez dakit ba nik nola, ze-nola deittu. Ez zakit izenik horrenik. Oandikan ganbaran bado harriya baiño...
-Eta ze ordutan juten ziñaten?
-Hori mariakin ibilli bihar izaten zan. Maria nola daon. Gaur ordu bitan, biyar hiruretan, hurruna lautan, hurruna bostetan...
-Ze behar zan maria goian o behian egotia?
-Goyen, goyen dola. Jotzen zunian urai ikuitzen zuenerako jun in bihar zendun. Ta angulak hasten zian ura gora datorren bezela, ttaka, ttaka, ttaka ta.
-Nola somatzen zan nun zeuden angulak?
-Bai, ikusten zan, oaingo aldian erriyua garbiya zan. Lurreko harri guzik-eta ikusten zien eta, bueno! Ikusten zan earki angula.
-Gaua bazan ere?
-Farola eamaten gendun, argiya etortzen zian, argiya eamaten...
-Farola nolakua zan?
-Farola? Holakoxe katxarro ttiki bat eta geo aldian ttak! bi txapa zittun eta han sartzen gendun eta jartzen gendun parola ta.
-Zerrekin egiten zun argiya?
-Kandelak. Kandelekin, bai. Bi kandela jarri. Hola bi zea zittun eta bitan kandela jarri ta haren argiyakin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia