Usurbil (Gipuzkoa)

Idiak, behiak eta zezenak: bakoitzaren funtzioa

Idiak, behiak eta zezenak: bakoitzaren funtzioa Idiak zertarako erabiltzen zituzten azaltzen du. Behia susara zegoenean, zezenarengana eramaten zuten. Behiak antzutu egiten ziren zahartzen zirenean. Behiak hiltzean zer egiten zen haiekin azaltzen du Kristinak.
Idiak zertarako erabiltzen zituzten azaltzen du. Behia susara zegoenean, zezenarengana eramaten zuten. Behiak antzutu egiten ziren zahartzen zirenean. Behiak hiltzean zer egiten zen haiekin azaltzen du Kristinak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Beste animaliyak zertako ibiltzen zenituzten? Esan dezu zenezkatela idiyak. Idiak zertako ibiltzen zenituzten?
Joxe: -Laneako. Lurrai buelta emateko-ta.
-Baita ere. Goldian ibiltzeko, sorua jiratzeko eta txarrantxa ibiltzeko eta daneako; idik daneako.
-Zer zan txarrantxa?
-Katxarro bat, lurra moldatzen zun katxarro bat.
-Oaingo traktoriek bezela?
-Traktorian hortzak badazkan bezela... idiyak muitu bihar.
-Harek lurra... Idik tira bihar ziyen ta zea hua ibiltzen zan lurrian, lurra moitzen, lurra moitzen ibiltzen zan, bai.
-Eta behiak zenezkatenak?
-Behiyak beti etxian. Eta gero esnia, haik esnetako.
-Baiña haiek eukitzen al zuten... gelditzen al zian... Umeikan eukitzen al zuten?
-Bai, bai.
-Nola egiten zenuten horretako? Nunbaitea eramaten zenuten, zezenen batengana edo?
-Bai, bai, bai. Bizkarren'e bazan zezena. Artxuitan bestia.
Joxe: -Bai, arrazoi dezu, Artxuitan, gooatzen naiz.
-Zezenak eoten zien. Behia susa zeonian antzematen ziyen baserritarrak eta eramaten zuen ba...
Joxe: -Estaltzea.
-Bai ba.
-Eta ba al zeon behiren bat antzua zana, ezin zuna umeik euki edo?
-Behiya antzua? Behiya ba geo antzutu iten zittuen, utzi iten zuen. Zahartzera zijuanian behiya utzi iten zuen.
Joxe: -Gero ya umeik ez zun iten [...].
-Gero hiltzen zuen. Kofradia nola esaten da? Nola esaten zayo horri?
-Antzuba zeatzeko ya bihar zittun hamabi bat urte eo; ta ya ez zun ume gehiyo iten. Hamabi urtekin ya azkenengo umia. Ta ba emen zien hamahirukuak'e.
-Geo askotan iten zituen gizendu eta mate(de)ria eaman eta.
Joxe: -Eo saldu harakiñai eo kopradin bertan eo.
-"En la kopradia", baserritarren arteko zeian, eta. Beste batzutan akatu're bai eo. Eta geo hua partitzen zuen eta geo zeziña, zeziña iten zan. Haragiya zintzilika jarri eta sekatu iten zan. Zeziña.
-Aitzea ez dezu "cecina"? Bai, "cecina", hortik dator: guk zeziña esaten geniyon, baiño "cecina" da.
[...]. Geo jarri zintzilika, sekatu eta geo jaso. Eta geo hari puxkak kendu ta tipulakin ta askotan eltzia're gozo-gozo jarri, egosi in bihar, ta geo...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia