Usurbil (Gipuzkoa)

Esnea saltzeko neurriak eta marmitak

Esnea saltzeko neurriak eta marmitak Saltzeko erabiltzen ziren neurriak txantxilak ziren. Marmitak portzelanazkoak izaten ziren, besteak beste.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Saltzeko erabiltzen ziren neurriak txantxilak ziren. Marmitak portzelanazkoak izaten ziren, besteak beste.

Transkripzioa

-Ze neurri ibiltzen zian saltzeko?
-Txantxillak. Zea batzuk, burnizko, metalezko ontzi batzuk beren kertenakin ta ttak!, sartu ta.. Litro erdikuak eta. "Txantxilla" esaten geniyon guk.
Joxe: -Bai, hala zan, hala zan, txantxilla zan.
-Eta noa ematen zian hoiek? Bezeroari nola ematen zitzaion, botelletan edo?
-Marmitakin. Guk hartu gure marmitatikan, sartu txantxillla, ttarraka!, hartu ta ttaka! Litrua edo litro t'erdi eo lokesea.
-Marmitak zer materialetakoak izaten zian?
-Ondo...
Joxe: -"Porcelana".
-Portzelanazkuak?
-Bai, bazian, bazian. Danetatikan zian. Danetatikan zian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia