Usurbil (Gipuzkoa)

Astoen aparkalekua Donostiara bidean

Astoen aparkalekua Donostiara bidean Behien esnea Donostiara eramaten zuten, eta hara joateko zer bide egiten zuten azaltzen du. Astoak haientzako "aparkalekuan" uzten zituzten eta handik autobusa etortzen zitzaien bila. Leku hura nolakoa zen azaltzen du; auzolanean egindakoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behien esnea Donostiara eramaten zuten, eta hara joateko zer bide egiten zuten azaltzen du. Astoak haientzako "aparkalekuan" uzten zituzten eta handik autobusa etortzen zitzaien bila. Leku hura nolakoa zen azaltzen du; auzolanean egindakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta behiak zertako izaten zien, esnetako edo?
-Bai, esnetako, esnetako behiak.
-Eta esne hori eramaten zenuten gero?
-Donostira.
-Zeiñek eramaten zun?
-Zaharrena Anttoni eta ni're bai. Baiño geo ni neskametzaa atea nitzan eta gutxina ni, hiru ahizpetan gutxina ni ibiltzen nitzan.
-Donostira juteko ze bide iten zenuten?
-Donostia juteko ba iten gendun bidea baserritikan, este, Maskulas, Benta, Maskulats eta beheko kamiyoa, beheko kamiyoa.
Joxe: -Aurrena Benta, geo Maskulats, eta geo ya Donostia sartzen zea.
-Bai. Astuak uzteko lekua eta geo autobusa etortzen zan gure billa. Zea, zestuak-eta zesteretan jarri marmitak-eta; astotikan atea eta zestera haundi hoitan.
Joxe: -Donostin zer zenduen, San Martin eo zea?
-Ez, bestia. San Martin ez, bestia. Bretxa, Bretxa. Gu Bretxako ondoa juten giñen. Gu Bretxa.
-Eta esan dezu astuak nunbaiten uzten zenituztela.
-Bai, txabola haundi bat, txabola batian uzten giñuan astuak-eta.
-Eta nun zegon hori?
-Beheko, Maskulasko..., zeian, Donostia hasten zan kamiyoan.
-Eta han utzi nola iten zenuten, lotuta edo?
-Bai, bai, lotuta.
-Uztiagatikan ordaindu in behar zan?
-Ez. Bestela ein zuen txabola bat zeakin ta... Zer dia? Hoik... "sin teja".
Joxe: -Bai, ingo zuen uralita bezela, bai. Igualtsu, igualtsu. Txapakin ta...
-Hoi da, txapakin eindako txabola. Txapa zaharrakin eindako... Ta han lotuta utzi.
-Zeiñena zan txabola hori?
-Danena, danena.
Joxe: -Txabola hori eiña izango zan herri-lanez.
-Geo horrea juten zian basarritarrak, klaro, gure aitta-ta, bestiak-eta, alkarren artean, alkarren artean eindako txabola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia