Usurbil (Gipuzkoa)

Estraperloko jeneroaren prezioa

Estraperloko jeneroaren prezioa Aginagan estraperlistak ibiltzen ziren eta orduan olioa zer preziotan saltzen zuten azaltzen du. Aginagara bizikletaz joaten ziren jeneroa erostera. Estraperloan aritu zirenak aberastu egin ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-014-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aginagan estraperlistak ibiltzen ziren eta orduan olioa zer preziotan saltzen zuten azaltzen du. Aginagara bizikletaz joaten ziren jeneroa erostera. Estraperloan aritu zirenak aberastu egin ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Joxe: -Ordun saka izaten zan. Oliuak eta azukriak eta.
-Estraperluan.
Joxe: -Zea're bai, ekonomatua.
-Ekonomatua're bai. Estraperlua'e bai hamaika pezta pagatzen gendun litrua (olioa), orduako oso garestia zan, Agiñako Eizan. Estraperlista hoik zian. Nola kamioiakin ibiltzen zian mutil hoik, hara juten giñan, eta hamaika pezta asko zan ordun, e. Aizu, hogei xentimo esnia, erriala nahi, hua hartu ezin eta makina bat aldiz marmitak aldamenian nittula egondu gea Donostin. "De veinte céntimos a una peseta va mucho". Ba hamaika pezta litro oliua ekartzen gendun. Agiñako Egiza, rebuelta txar-txar bat bado elizan azpikaldian.
Joxe: -Hoik zian hemengo kontrabandistak eta.
-Eta nola zijoan hori, bertara juten ziñaten?
-Bai, biharko, biharko. Bizikletan izango zan, besteik ez zan, ordun ez zan motoik eta, kotxeik. Bizikleta zuna're asko.
-Nundikan ekartzen zuten haiek?
-Estra..., zera, kamioneruak.
-Eta nundik?
-Nundik, jakin tzazu. Hoik diru asko in zuela garai hartan esaten zuen.
Joxe: -Hoik ikaragarri. Gehiena Valentzitik ekartzen zuen.
-Eske hemen ez zan ezerre ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia