Usurbil (Gipuzkoa)

Gerrako soinuak

Gerrako soinuak Gerrako bonben soinuak gogoan ditu. Gerran zauritu zuten mutil bat eskutan nola ekarri zuten ikusi zuen. Sirenak entzuten ziren noizean behin, bonbardaketa hastera zihoala abisatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-014-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrako bonben soinuak gogoan ditu. Gerran zauritu zuten mutil bat eskutan nola ekarri zuten ikusi zuen. Sirenak entzuten ziren noizean behin, bonbardaketa hastera zihoala abisatzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra hasi zan eguna gogoratzen dezu?
-Gerra hasi zan eguna. Ez, ni tiroteuen hoi ta nola etorri zian guardik eta. Eta gero gaiñea bat hortikan botatzen zuen, esan dizut, oain aitzen detenian telebisiuan, ematen nau halako zea bat, fiii! nola bonbak zeatzeko hoi ta. Bum!, halako batian lehertu da, ikusi gendun jata nola lurra gora zeatu zian ta sekulako zea iña izango zan, nola esaten zaio zuluai, zulua ta. Bai, hua begin aurrian dakat. Umiak, beatzi urte, kalea jun eta nola ekarri zuen kamillan Kulturetxia don hortan, azpin kapilla zan, ez dakit jun zan behiñ'e eliza, kapilla txiki bat zan mojetan, bai hortxe. Sartu ta ezkerreta aurrenengo zea. Horrea sartu zuen bat kamillan handik herittuta. Oain bizi zan ala hil zan ez dizut esango. Baiño begin aurrian dakat eskutan nola ekarri zuen. Ordun ez zan anbulantziaik eta ezer. Klaro, zan tiroteuakin'e ez zan giro izango igual, ta eskutan nola ekarri zuen eta guan beira. Soldadu bat, hoi bai, hor bat lehertu zan.
-Tiroteua...
-Tiroteuana gooatzen zait soiñu hoi. Geo sirena jotzen zuen fiii!. Jotzen zuen, nik ez dakit zeatikan.
Joxe: -Gordetzeko. Bonbardeua hastera zijuala. Ahal zunak ahal zun lekun gorde.
-Klaro. Hala izango zien. Ni goatzen naizena hoixe. Inpresiua ematen dit gaur oaindikan entzuten detenian, telebisiuan entzuten detenian soiñu hoi fiii!, fin-fin-fiña ta, bum!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia