Usurbil (Gipuzkoa)

Astoarekin izandako eskapada

Astoarekin izandako eskapada Zaldi gainean ibiltzeko zaletasun handia zuen Simonak. Behin astoarekin izandako istripua kontatzen du. Abereak iel egoten dira eta behiak susara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-014-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zaldi gainean ibiltzeko zaletasun handia zuen Simonak. Behin astoarekin izandako istripua kontatzen du. Abereak iel egoten dira eta behiak susara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta afiziua nun zaldi gaiñian ibiltzeko, Joxe. Ni aberatsa izan banintzan, hipika. Seguro, e! Harekin Luberrira juten nitzan. Pozik juten nitzan, mendia jun bihar zan eta. Haren gaiñian juteatikan juten nitzan.
Joxe: -Astua zan hua, e!
-Astua? Ni behin garbitu ez niñunian! Olloki aldea jun nitzan sagar bila, bi xesto eukitzen zittuan astuak. Ezautuko dezu, noski, "al costau". Haik betetzea, astalkak, sagarrez, hurrungo egunian Donostia eamateko. Eta tira eta tira /tia ta tia/ ta Ollokitikan ya barrena, belardin barrena netorrela, ta zeon asto bat Kontseju Txikikua edo Olloki aldian. Hua arrantzaka eta honek jun nahi ez. Eta hoi emen da arra ta emia zialako. Fíjate!, zeluak. Saltatzen zait gaiñea, heltzen nau bizkarretik. Hola, e, hartu nion, hemenditxik azal-azalian. Ordun txikitu nahi baniñun azpin harrapatu ta txikituko niñun ni. Haren jeniua, hua larriya! Geoztik nun bildur bat! Ikeragarri eskapaa in nun, bakar-bakarrik nitzan mendin eta, gaiñea saltatuta, raa!, hortzakin.
-Eta gero...
-Ba hoi zan zeagatikan, ahal zan bezela etxea etorri ta. Ez zan klinikaik eta residentzirikan. Hori emen zala horreagatikan, arra ta emia zialako. Beak entzuten dittue beren marruk, entenditzen dia nubaitt. Eta harek nahi zun emia, guria arra zan eta.
-Nola esaten zaio horri, zaldiak emia nahi dunian.
-Que está en...
Joxe: -Igel...
-Igel aittu izan det, "en celo", que está en celo".
Joxe: -Aberiak "iel", behiyak "susa".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia