Gerran ama egunero Donostiara esnea saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-012-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko uztailaren 30a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: USU-012/018
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
Joxe: -Donostia hartu zun Molak.
-Mola al zan? Eta hua hemen pasako zan.
-Bai.
-Donostin gertatzen zienak hemen enteratzen ziñaten?
-Zer gertatzen zan? Donostira sartu ziala ta bai.
-Altabozak ibiliko zian ba hemen.
-Ez, altabozik-eta ez zan ibili ezer, ez, ez. Orduan ez zan altabozik eta.
-Nola enteratzen ziñaten, ahoz aho?
-Bai. Gero egunero Donostira juten zien; gue ama zana ere egunik ez zun galtzen. Harek berriz hor kamiyuan Aceros-ko gaiñian eta. Bai, goizian zaldi karruakin juten zan, seiterdietan atea. Oain baiño bi ordu gutxiyo. Ta egunero Donostira esniakin eta zan gauzakin. Eta Luzuriagan gain hortan odol arrastuak eta txapelak eta. Geo aurreao're bai beste kamiyo... Ta gurutzia jartzen due gaiñea. Irubidetikan ze Decatlon eta ze fabrika dia hoik. Hain azpin han, kendu ez badue behintzat han beti eoten zan ze bat.
-Afusillatuk.
-Bai, bai.
-Horko historik. Ta guk eze gutxi dakigu. Gu umiak giñen ta eze gutxi dakigu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!