Usurbil (Gipuzkoa)

Itziarko apaiza hil gerra denboran

Itziarko apaiza hil gerra denboran Gerra garaian apaizak kalez jantzita ibili ziren. Itziarko apaiza hil zutenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian apaizak kalez jantzita ibili ziren. Itziarko apaiza hil zutenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra denbora gaiñea tokatu zitzaidan. Oain'e paisano, ordun'e paisano ibili zian apaizak.
-Nola paisano?
-Sotana kenduta, gerra denboan.
-Eta hori ze ba?
-Hoi bildurrakin. Gorrik zian, bestiak zurik Francon ze hauek. Hilko ziyen bildurrakin eta.
-Baten bat hil zuten hola?
-Hemengoik ez baiño hor zean bai. Itzauko Anttoniok esaten du nola ikusi zuen gaiñea. Itzauko hortan erriyo baztarrian Itziarkua izan bihar zun apaiza. Gorrik, esto, zer zian hoik, "guardias de asalto" zian. Ta haik bonetia edo txapel zea nola etxetik beira ta bonetia kendu ta raaa! hari deskarga bat ein txapelai ta geo beai; apaiza nola hil zuen ta nola erriyoa eroi zan. Anttonio Itzau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia