Usurbil (Gipuzkoa)

Angulen jaiotza eta bizimodua

Angulen jaiotza eta bizimodua Angulak urruti jaiotzen dira eta gerora ibaira etortzen dira. Angulak pilaka jaiotzen dira eta bola batean ibiltzen dira itsasoan, jan ez ditzaten; ibaira iristean sakabanatzen dira. Lehen angula asko zegoen Aginagan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-010-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angulak urruti jaiotzen dira eta gerora ibaira etortzen dira. Angulak pilaka jaiotzen dira eta bola batean ibiltzen dira itsasoan, jan ez ditzaten; ibaira iristean sakabanatzen dira. Lehen angula asko zegoen Aginagan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nolakoa da angularen bizitza, nun jaiotzen da?
-Nun jaiotzen dan? Urruti esaten duenez, urruti.
-Eta zuek zer egiten dezue, urrutitikan zai honea etortzeko?
-Geo honea etortzen da.
Joxe: -Angula erriyuan sartzen da.
-Angula nolakua da, jaio nola egiten dia?
-Hoi pilla iten due ta geo itxasuan etortzen omen dia hoik bola bezela, pillan, arraiyak ez jateko.
-Ze koloretakuak izaten dia?
-Txuria izaten da. Txuri-txuria izaten da. Geo erriyua jotzen duenian zabaldu iten da. Mubimentu earra izan zan hemen ordun anguletan, joe! Gaur ikusiko balitz hua, gaur ikusiko balitz mubimentu hua ziniak ingo litueke. Berrehun bai gutxieneko, oriotarrak kuadrilla arraun ta [pola], harek ateatzen zittuen soiñuk. Dirriki-tarraka ta.
-Angulak?
-Jendiak. Donostiko Abenidan baiño argi gehiyo hor.
Joxe: -Farolakin.
-Ordun farolak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia