Usurbil (Gipuzkoa)

Aginagakoen jarrera politikoak

Aginagakoen jarrera politikoak Aginagan gehienbat nazionalistak zeuden. Behin gizon bat karlisten aldeko botoa ematera derrigortu zutenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aginagan gehienbat nazionalistak zeuden. Behin gizon bat karlisten aldeko botoa ematera derrigortu zutenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Agiñako jendia danak karlisten aldekuak zian ala bazeuden hemen ere...?
-Nazionalistak batzuk, beste batzuk... Gehiena nazionalista. Baiño don Juan zanak esan ziyona Praxko Ikutza zarrai: "Botua karlistai eman bihar diozue". "Ez, nagusiyak...", Hoik zea ziyen, nagusiya Zatarain.
Joxe: -Joño! Don Anbroxio.
-Bai, zarra.
Joxe: -Don Anbroxio zarra huan bai.
-Bestia're Don Anbroxio huan, semia're.
Joxe: -Semia're bazin, bai. Zaharra ezautu nian nik, bixar txuriakin eta, bai.
-Eta "nagusiyak esan diu nazionalistei botatzeko". "Orduan nagusiyak esaten badizue teilatutik behera salto eiteko're salto in biharko dezue". "Bai jauna, behera baiño errexo". Holako zerak zien. Hemen nazionalistak gehina; gehiyena. Karlista batzuk.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia