Usurbil (Gipuzkoa)

Ezkontzaren inguruko ospakizunak

Ezkontzaren inguruko ospakizunak <p>Ezkondu aurreko despedida nolakoa izan zen azaltzen du. Ezkontzean ez zen urduri egon. Orion ezkondu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu aurreko despedida nolakoa izan zen azaltzen du. Ezkontzean ez zen urduri egon. Orion ezkondu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ezkondu aurretik egin al zizuten despedida?
-Bai.
-Eta nola izan zan?
-Despedida. Neonek paatzekua, e. Karnizerin Txarok nola euki du pelukeiya? Hoi nik estreiñatu nun. Gue hamaiketakua itten ordun. Hoi aurreneko artian mahiyak eta ondo jarri gabe zeon. Nik estreiñatu nun hoi.
-Zer egin zenduten?
-Ez dakit ba, aurrena salda ta geo haragiya edo ze izango zan edo. Jendea're bastante nun nik.
-Ta zer zan, egunez edo gauez?
-Ez, eguardin. Ez dakit, igandia izango zan seguru asko, aztua dakat nik.
-Eta hori ezkontza baiño zenbat lehenago egiten zan?
-Hamabost bat egun leheno edo, ez dakit ba nik, hola tankera hortan.
-Nerbioso ezkontzeko edo?
-Nik ez nakan bildurrik.
-Zeiñek prestatu zun ezkontza, nun bazkaldu eta hori dana?
-Ezkondu Oriyon, hau hangua nola baizan. Eta nun apaizan nee familia artekua, zerekua, Altzokua. Ta harrek ezkondu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia