Usurbil (Gipuzkoa)

Nobiotan egiten zituzten irteerak

Nobiotan egiten zituzten irteerak Ezkondu aurretik, 7 urte ibili ziren nobiotan. Igande arratsaldetan ikusten zuten elkar. Lehenengo irteera Donostiara egin zuten Antonio Machín ikustera. Hurrengo irteeran Zumaiara joan ziren bizikletan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkondu aurretik, 7 urte ibili ziren nobiotan. Igande arratsaldetan ikusten zuten elkar. Lehenengo irteera Donostiara egin zuten Antonio Machín ikustera. Hurrengo irteeran Zumaiara joan ziren bizikletan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ezkontzeko eta, neskakin ibili zinaten urte askuan, ezta?
Emaztea: -Zazpi urte.
-Nola ikusten ziñaten nobiotan?
-Hau karnizerin eoten za eta, jai atsaldetan ateatzen giñan. Aurreneko salida ein gendun zeara, Donostia. Zirkoa. Ta zer hoi nola, kantantia? "Angelitos negros", zein zan ba? Antonio Machín. Han zan. Hua ikusi gendun guk.
Emaztea: -Aurreneko salida huaxe in gendun.
-Huaxe in gendun, bai. Ta hurrengua bizikletan. Zumaia edo noa jun giñan? Zumaia. Hua gustatzen zitzaian nei, sillatikan helduta Orioko aldapa iotzen. Gustatu itten huan, bestela ez [...] ezer eitteik eta. Gutxiñian hua ipurdiya ikuttu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia