Usurbil (Gipuzkoa)

Ezkontzako lekukoak eta bazkaria

Ezkontzako lekukoak eta bazkaria <p>Ezkontzara bi lekuko eraman behar izaten ziren eta galderak egiten zizkieten haiei. Ezkondu ostean bazkaltzeko garaian, ezkonberrien artean apaiza esertzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontzara bi lekuko eraman behar izaten ziren eta galderak egiten zizkieten haiei. Ezkondu ostean bazkaltzeko garaian, ezkonberrien artean apaiza esertzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ezkondu bihar zunian bi testigukin jun bihar izaten zan. Eta galdetzen zizuen iñokin ibiliya ote zeon, ez ote zeon... Baiña bazitxakian ze galdetu, e. Ni batena jun niñun asko ibilitakuana ta haren galderik ez zian in. Bazitxakien, ez dituk tontuak ez hoik.
-[...]
-Eta gue arreba zarrena ezkondu zana, Donostin bizi da, alargundua do. Ezkondu zianian Zendoianeko ze hortan; ikusi hor fotografia. Bazkaia hor, terrazan, kanpuan zan. Ezkonberrin tartian erdiin erretoria. Kristona zan.
Joxe: -Zensura.
Emaztea: -hori iñ in bihar zun, e!
Joxe: -Garai hartan ez zeon ezer iteik.
-Ezkondu eta gero ere ez?
-Ezkondu eta bazkaltzeko garaiyan.
Emaztea: -Erdin, parejan erdin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia