Usurbil (Gipuzkoa)

Errota isilak asmatu zirenekoa

Errota isilak asmatu zirenekoa <p>Gerraostean, artoa eta babarruna izaten zuten etxean. Errotatik irina ezkutuan ekartzen zuten; behin harrapatu egin zituzten. Errotek ezkutuan egin behar izaten zuten lan, eta soinurik ateratzen ez zuen errota asmatu zen garai hartan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-008-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, artoa eta babarruna izaten zuten etxean. Errotatik irina ezkutuan ekartzen zuten; behin harrapatu egin zituzten. Errotek ezkutuan egin behar izaten zuten lan, eta soinurik ateratzen ez zuen errota asmatu zen garai hartan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra garaian gosia pasa zenuten ala orduan ondo bizi ziñaten.
-Gue etxian hor nunbait, artua ta babarruna izaten gendun etxian. Errotatikan iriña beti bildurrak ibilli bihar bat eta... Askotan, zakua haundina artua eaman genduna Aiako Errekondonea; Saletxe edo. Errota han zeon. Eta eaman [ziuna] harrapatu in zuela eta izurrai, batee gabe geratu bihar. Ta batzutan hemen Txantalen'e bai ta. Hola.
-Ta zeiñnk harrapatu zizuen?
-Hoi? Guardik ibiltzen zien ta harrapatzen zuena kendu iten zizuen. Ta gaiñetik multa.
-Multa ere bai? Ze multa izaten zan, ordaindu gehiyo edo?
-Auskalo, orduko hamar pezta edo, jakin tzazu, ez dakat goguan hori baiño.
-Ta zeiñi harrapatu zion, zu zenijoala edo?
-Guri ez, errotariai. Gue artua ez dakit harrapatu zun, gue artuak behintzat han geatu zien ta.
-Joxe: -Errotaiyak esan ziyon artua harrapatu in ziyela berai errotaiyai, ta geatu zan errotaiya artuakin ta hau bate be.
-Orduan eamaten zendun artua ta ez zendun paatzen. Iriña ekartzen zendun baiña kentzen zizuen horrenbesteko bat eta hua beak geatzen zuen.
-Joxe: -"Laka" zin izena, ezta?
-Laka deitzen zitxoen. Laka.
-Hori dana gerra bukatuta gero.
-Bai, gero. Baiño itxi iten zittuen harrapatzen zuna martxan. Ta soiñua ateatzen zuen gaiñea. Ta geo jarri ziyen batzuk soiñua ateatzen ez diela. Oandikan ikusten dia, hor Agorregi. Agorretta. Aiako zerean, beheko zuloan, ez zekit ikusi dezuen. Politta dek, ikustia meezi dik. Han badae bi errota, bata soiñua ateatzen duna eta bestia ateatzen ez dun hoitakua. Garai hartan sumatutako inbentuba zan hoi.
-Ta nola egiten zan soiñuik ez ateatzeko? Badakizu edo?
-Joxe: -Urakin, ezta'
-Bai, hoik danak urakin ibiltzen zianak. Baiño gero tak!, tak!, han alia botatzen 'ue eta han nolabait'e ez zun soiñuik ateatzen. Bestela gautan harremana izaten baizan, tak!, "errota ai dek hor".
-

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia