Usurbil (Gipuzkoa)

Usurbilgo autoak lehen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Donostiara oinez joaten ziren. Garai hartan kotxe gutxi zeuden Usurbilen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Donostira juten ziñaten danborrada ikustera garai hartan?
-Ez.
Joxe: -Hemendikan, hor goitikan, Arratzaindikan.
-Oiñez tapa-tapa. Hemendikan ordun oiñez ibilli bihar izaten gendun guk. Ez zan trenik eta autobusik eta ez kristoik. Taxisik'e ez ta. Ordun ba al zan ba kotxeik'e! Kotxeik ez zan.
Joxe: -Usurbillen asko ez.
-Usurbillen?
Joxe: -Andrexek bat.
-Anjel Balerdik.
Joxe: -Bi. Laxaro panaderuak ogiya partitzeko, hiru.
-Geo ekarri zuna Luis [...] taxista.
Joxe: -Hoi gero.
-Taxista.
Emakumea: -Hoi zu ezkondu ziñanian ordun Luix Fulanonekin jun ziñan, ez?
-Ez, ez. Donostikua huen. Hemen ez zan.
Joxe: -Luis ez zan, Luis.
-Ez. Geroztik. Ordun. Ba al dakizue zenbat urte dan?
Joxe: -Jode, la ostra...
-Hirurogei urte lehengo eneruan, hirurogei urte.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia