Usurbil (Gipuzkoa)

Gizon-dema

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Deman ibili izan dira gizonak. Bizkaitik etorri ziren gizon batzuk dema mota hori erakustera; eta, haiei imitatu nahian, Usurbilgoak ere saiatu izan dira.

Transkripzioa

-Agiñakuak noiz etortzen ziren herrira?
Joxe: -Etortzen zianian ezagun izaten zan.
-Dema-harriakin'e hor ibiltzen zian borrokan herrikuak eta hanguak.
-Dema-harriekin gizonak? Edo idiekin?
-Demak.
-Zeinek tiratzen zuen harria?
-Agiñako kuadrilla eta Usurbilkua batak bestian kontran.
-Gizonak?
-Bai. Harri haundiyekin'e ibili hittuan hor, harri haundiyekin'e. Hor do aspaldin geldik baiño harri haundiyekin.
Joxe: -Hoi eakutsi zuen bizkaitarrak. Bizkaitik etorri zian, ez dakit zenbat gizon etorri zian. Sei gizon edo etorri zian.
-Sei izango hittuan.
Joxe: -Sei etorri zian harri haundi horrena, ta in zuen plaza bat, plaza bat uste det in zuela. Ta gero haren zean, hemen gizon haundik bazian, Agiñan'e bai: "Haik ibilli duenerako guk'e ibilliko giñikek". Ta beti hala izaten zan, urtiak jun, urtiak jun, ta "Joño, haik ez zien in gue aurrekok baiño guk ingo giñikek" eta. Ta beti holaxe egondu da harri haundi hoi. Ta hortxe do, eta hor eongo da ere.
-Aspaldin geldituta do.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia