Usurbil (Gipuzkoa)

Emakumeen makillajea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-004-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkondu zen egunean arreglatu zituen lehenengo aldiz bekainak. Ordura arte makillajea ez zen erabiltzen ia. Masailetan hautsak eman gabe kolorea izateko modua bazuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan makillajia ta nola zan, noiz hasi ziñan?
-Makillajia?! Ezkondu nitzan egunian Joxeba Herreruanekuak, Martxiel, Martxieli in diyozue ba? Haren arreba zan oso jostun ona. Eta harek jositako soiñekuakin ezkondu nintzan gaiñea. Ta ezkondu nintzan egunian aurren-aurrena betazalak arreglatu zixkian harek. Lehenengo aldiz!
-Zenbat urtekin ezkondu ziñen?
-Hogeita bikin.
-Ta lehenengo aldiya, e?
-Lehenengo aldiya. Makillajia ordun? Bueno...
-Begiyak pintatu edo?
-Ezpaiñak bai, baiño keba, ezta ezer'e.
-Zerrekin pintatzen zenituzten ezpaiñak?
-Ezpaiñak? Ba pintalabios.
-Eta nundik erosten zenuten hori?
-Drogeriya bazan hemen Usurbillen, bai.
-Eta ematen al zenuten hautsikan edo?
-Ezta ezer'e. Nik sekula ez det eman. Sekula ez det eman, ez det egiya esan. Gerora eman det.
Joxe: -Hautsak bazian, e.
-Baiña nik ez nin ibiltzen. Hola in, hola fuerte-fuerte ta kalea.
-Zer zan hori?
-Koloria pixkat ateatzeko. Hola toailla mutur batekin hola bero-bero in eta kalea.
-Hara!
-Honbre! Guk ez gendun erosteko're ezer'e e?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia