Eztei-bidaia eta Aviaco hegazkina
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: USU-004/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
-Eta gero ezkontza biajian nora jun ziñaten?
-Madridera.
Nieves: -Bilbora aurrena.
-A, Bilbora; han pasa giñun hiru egun, larunbatetik asteazkenea.
Nieves: -Hiru egun eta geo Madridea jun giñan airoplanuan.
-Hotel Euskalduna. Geo abioi kaskar batian jun giñan Madridea.
-Nola izena zun abioiak? Ze konpaiñia zan?
-Iberia.
Nieves:Hor dauzkat billetiak.
-Hori're bai gordeta?
-Baiño haik soiñuk goi hortan eta haik belarriko miñak!
-A bai, e?
Joxe: Madriden ez al zian zeakuak, Ximonekuak?
-Ximonekuak, Ximoneko bi ahizpak eta aittona Raimundo're bai. Gukin bazkaltzen zian askotan, han egoten huan. Ondo pasa genin.
-Joxe: Gu're hala jun giñun eta.
-A bai, e, zuek'e bai, e?
-Madriden nun izan ziñaten?
Joxe: -Bárcena. Hotela. Horko nausik zian hemen Txokokuak.
-Bai, Ximonekuak. Hil zian.
-Eta harea danak juten zian, Usurbilgo guztik harea?
Joxe: -Bai, Usurbillen ezkontzen zian guztik obligatorio.
-Eta ondo.
-Eta ze in zenuten, Madridera jun abioyian. Nolakua zan abioia orduan?
-Kaxkarra, berrogeita laun berrogeita launekua. Bai, aidian ta bazian, egualdi txarrak eta itten zittun kriston zeak.
Joxe: -Aviaco.
-Aviaco, Aviaco, bai, Aviaco huan, arrazoi dek, Joxe. Aviaco.
-Eta? Nola izaten zan? Hasi zanian hegan ze inpresio egin zizun?
-Inpresiyua, aurreneko aldiya zan, inpresiyua, belarriko miña. Oainguak ez due itten baiña ordun zeoze palta zun abioiak. Kriston belarriko miña danok.
-Belarriko miña zaratangatikan o alturangatikan?
-Miña. Alturaatikan edo izango zan edo. Oain automoillian aldapa goranzkuan itten diu, tak!, ixten die belarrik-eta. Holakon bat izango zan. Oso altu're ez zan jun, baiño...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!