Usurbil (Gipuzkoa)

Etxea errekisatu zietenekoa

Etxea errekisatu zietenekoa Etxearen egitura nolakoa zen azaltzen du. Gerra etorri zenean, aitak fabrika utzi eta hutsa zegoen baserri batean jarri ziren bizitzen. Egun batean, ordea, epaileak etxe hartatik bidali zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxearen egitura nolakoa zen azaltzen du. Gerra etorri zenean, aitak fabrika utzi eta hutsa zegoen baserri batean jarri ziren bizitzen. Egun batean, ordea, epaileak etxe hartatik bidali zituen.

Transkripzioa

-Etxe harek zenbat gela zeuzkan?
-Gelak? Bi kuarto, sala, ta etxetikan ateata erremintak eukitzeko tokiya. Han bi ohi, jarri zittuen bi ohi han, ta beste bi kuartotan beste bina ohi eta geo salan, ezkondu zienian Maria ta.
-[...].
-Ordun gerra etorri zanian Xapatillanekuak danak alde in zuen. Gure aitta fabrika utzi ta iri paria ta behiyak eta zian eta hara jun zan; ama're bai ta, danok hara jun giñan. Xapatillanen bizittu giñan. Aittai pixkat laguntzeko edade pizkat ordun, asko ez, hamar bat urte edo hola. Eta egun batian jueza jun zan, danok atea giñun plazaa; jarri zun, nola jarri zun? "Requisado" jarri ta plazan geatu giñan famili guztiya. Iñoa junik ez daukagula, izebanea batzuk eta bestiak hara eta bestiak Kaxkonea ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia