Usurbil (Gipuzkoa)

`Erreguetan´ abestia

`Erreguetan´ abestia <p>`Erreguetan&acute; abestia kantatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

`Erreguetan´ abestia kantatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Erreguetan ari nintzala
hartu nuen albistea.
Ama zureak nahi ez duala
biok alkarganatzea.
Nolaz ez neukan oraindiokan
gauz hori erabakia,
berbertatikan asmo hartzen det
lekaimetan sartutzea.

Min-eriturik arkitzen danak
egin beharko negarra.
Nahiagatikan logratu ezin
desio nuen izarra.
Mundu hontatik eramango det
damutasun bat bakarra:
zu gabetanik nere bizitza
hemen igaro beharra.

Ez egin arren, Iñaziotxu,
horregatikan negarrik.
Mundu honetan ez dago, bada,
[egiterikan] nahi danik.
Oroitu zaite beste bat ere
badeguela oraindik,
goiz-gabetako erreguetan
ez naiz ahaztuko zugandik.

Zure izena badaukat eta
egin...

(Egon. Aiba diez! Korta, korta.)

Zure izena badaukat eta
ez zait sartuko besterik
Debekatutzen duten ezkero
ezkondutzea lurrean,
saia gaitezen ahalegiñian
elkartutzeko zeruan.

Hau ez deala kantatu... Jesus! Urtiak ez deala kantatu hau, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia