Usurbil (Gipuzkoa)

`Zirt-zart´ abestia

`Zirt-zart´ abestia <p>`Zirt-zart&acute;&nbsp;abestia kantatzen du. Oso gustuko du kanta hori adineko jendeak. Berez kanta zaharra da, baina bere taldeak berreskuratu egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

`Zirt-zart´ abestia kantatzen du. Oso gustuko du kanta hori adineko jendeak. Berez kanta zaharra da, baina bere taldeak berreskuratu egin zuen.

Transkripzioa

Zirt zart,
gogoz egin zan par
pardel ezkontza baiñon
hobe den neskazahar.

Hamaika andre gaztek
etxian badute
giltza gabe pardela
salgai eta merke
baldin erostunikan
baldin ba luteke
eskerrik askorekin
salduko luteke.

Lalaralalala...

Zirt zart,
gogoz egin zan par
pardel ezkontza baiñon
hobe den neskazahar.

Hamaika andre gaixo
ikusten dittut nik
beren bizi moduaz
odoi asperturik
senarraren pardela
eraman eziñik
neskazaharrak ez dute
horrelako lanik.

Lalaralalala...

Zirt zart,
gogoz egin zan par
pardel ezkontza baiñon
hobe den neskazahar.

Ez gaude garai hontan
ezkongairik gabe,
ugari dittut baiñan
gustokorikan ez
Luis ta Anbrosio
Tomas eta Andres
ja, jai, gehiago ere
badabiltza galdez.

Lalaralalala...

Zirt zart,
gogoz egin zan par
pardel ezkontza baiñon
hobe den neskazahar.

- Joe, oso polita!
- Egiya kanta polita dala?
- Oso polita.
- Ez dakizu zahar guztiak nola... nola kantatzen duten.
- Eta hau zuek berreskuratu zenuten?
- Bai, bai, hau galdua zeon. Hau...
- Galdua zeon.
- Hau bai, hau gure kanta bezela azaltzen da. Nik guria dala esaten diyet.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia