Izkin-usoa lapurretan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: USU-002/023
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Eta izkin-usuakin kontuz ibilli bihar gendun, zeatik egoten zan sukaldian. Gue sukaldia izaten zan erdiya mahiya han egoten zian lau neskak, lau arrebak. Ta bestian ya bat ttikitan hil zan, bestia gerran hil zan, ordun geatzen giñan beste lau gizon. Lau ta atta. Ta amak beti karboneran izkiñan jaten zun. Karbonera zun sukaldiak, karbonera, ta han izkiñan amona han; baiño bestiak partittuta. Geo muebliak izaten zian hoitakoak, eta han egoten zian platerak eta gauzak, haundi hoitakuak eta goiyan zeon zirrikittu bat. Ta izkin-usua han goiyan egoten zan. Ta deitzen geniyonian, nola izena zun? Bee izena bazun. Ta tak!, honea agertzen zan eta jaten ematen zion eta rak! gora juten zan. Baiño uzten bazendun zeozer zillarrezkua edo brillantia, etorri ta tak" hartu ta gora eamaten zun. Mekauen, oaiñ e falta da! Eta eskaillerak hartu ta iyo ta, "ama hamen nun dakan". Bai, lapurtu itten du izkin-usuak hola brillantia ikusi ezkeo zeozer.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!