Ikastolako kantua II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-001-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: USU-001/047
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
Baziren bi txerri Ttip eta Ttup,
bi txerri tturrin-tturrin
buztan-arin, mutur gorri.
Ttup beti gose, ezin ase,
beti zebilen dena tripirezka
Eta Ttip, gaixo Ttip, aska zolan milika
Eta Ttip hip-hip-hip maiz nigar-hipaka
Eta Ttup, urde Ttup, glu-gluk eta urrup bien bazkaz betteka
Ttupek behin tturrin-tturrin Ttipen buztana,
buztan arina, aho zikin
Ttipek orro, Ttupek irri,
Jaun triperoa etorri eta honek Ttip utzi,
ez baitzuen aski gantz eta txitxi
Eta Ttupek egin tturrin-tturrin lukaink eta odolki
Jan, jan, potolo, txingar eta talo
Ai, baina hip-hip-hip ez izan dena trip.
- Ez det esan hor daon bezela, e? Zeatik hor daude nahasketa batzuk...
- Eta hori iten zan antzerkian, ez?
- Bai. Baiño, bueno, txapuza bat atera zait.
Ttupek behin tturrin-tturrin Ttipen buztana,
buztan arina, aho zikin
Ttipek orro, Ttupek irri,
Jaun triperoa etorri eta honek Ttip utzi,
ez baitzuen aski gantz eta txitxi
Eta Ttupek egin tturrin-tturrin lukaink eta odolki
Jan, jan, tripero, txingar eta talo
Ai, baina hip-hip-hip, ez izan dena trip.
- Ez dakit nola geldittu dan o ze.
- Orduan, bi txerri: bat potoloa eta bestea...
- Klaro, bat potoloa dago, dana jaten zulako! Biak aska-zulo batian aitzen zian. Batek danak jaten zittun eta bestia gelditzen zan ezer gabe. Eta, noski, gero zer gertatzen da? Ba, Ttup potolo-potoloa eta Ttip ttiki-tttikia, flako-flakoa. Eta etortzen da "Jaun triperoa", txerri-hiltzailea, eta, noski, Ttip hantxe uzten du bazterrian eta bestia hiltzen du eta bestiakin egitten dittuelukainkak eta odolkiak. Eta ordun esaten dio: "A, jan, jan, tripero, txingar eta talo! Baiñan ai hip-hip-hip, ez izan dena trip".
Egilea(k): amaiur_13
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!