Mari Karmen Mitxelena Illarramendi
Usurbil (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Usurbilgo San Esteban auzoan jaioa, Sutegi etxean (Zubiaurre gisa ere ezaguna). Ama Usurbilgoa zuen; angulak harrapatzen ibiltzen zen, familiakoekin. Aita Oiartzungoa zen; Illarramendi lantegian zebilen lanean. Bi senide ziren, eta Usurbilgo eskolara joan ziren. Ikasteko zuen trebetasuna ikusita, Donostiara bidali zuten batxilergoa ikastera, moja teresiarrengana. Magisteritza ikasi zuen ondoren, Ategorrietan. 1958an isilpeko ikastoletan hasi zen andereño, Elbira Zipitriarekin urtebeteko praktikak eginda. Kaiko etxebizitza batean jardun zuen. 1970. urtean Orixe ikastola sortu zuten. 1979-1983 legealdian EAJko zinegotzia izan zen Usurbilen, lehen emakume zinegotzia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman dio berriki, 60ko hamarkadan andereño ibilitakoen ordezkari gisa. Azken urteetan Donostian bizi da, Antiguan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
USU-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute