Elvira Zipitriarekin lan egiteko bi baldintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: USU-001/031
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak
Transkripzioa
Eta hara jun nintzan, eta, bueno, ba, han ezagutu nun Elbira. Eta, bueno, izugarrizko ilusioa egin zion, zeatikan beak, noski, irakasleak nahi zitun, zeatikan berak bakarrikan ezin zun eta orduan, momentu hartan, ba, bera, Karmele Esnal, ba Jone, ba, ale batzuk bakarrikan ari ziran, ez? Eta eskakizunak, ba, gurasoen aldetikan, ba, gero eta gehiago ziran. Eta, bueno, esan zidan "Ui, baino bai, ez dakizu ze poza ta ze ilusioa. Baino hortako magisteritza bukatu behar dezu, eta gero urtebete nerekin praktikak egin". Beak baldintza hori jartzen zun, e, ez zun /etzun/... bestela ez zun iñor onartzen. Eta, bueno, ba, begira, pentsatuko nula, eta... artian gelditzen zitzaidan beste urte bete hori, eta beste bat, ez?. Eta bueno, ba gero harremanakin jarraitu nun eta, bueno, ba, erabaki nun, ba, baietz, baiezkoa esatea. Klaro, ez zan broma, e! Zeatik ordun danok bizi giñan justu-justu. E? Lehen esan dizut, ba, udaran txanpon batzuk ateratzeko eta bat eta beste. Ni gogoatzen naiz ze kezkakin etxera etortzen nintzan, zeatikan nere gurasoei esan zioten, ba, ez dakit, ez naiz gogoratzen oain, baiño hilean ba ez dakit, 100 pezeta edo izango da ordaindu behar dezuna Donostin eskola. Baiño gero, klaro, horrei, ba, trena erantsi behar diozu, eta, aizu, bazkaria ere eaman ein behar dezu ta etxian baiño beti´re zeoze gehixeago jarri beharko zan eta... Ordun, ba, hoi danakin, eta, jartzen zizuen, erreziboa ematen zizuen, eta jartzen zizuen hogei pezeta kalefakzioarena, osea, gehitutzen zioten, edo gaur, ez dakit, "pal santo de la directora" gogoratzen naiz. Eta, klaro, etxera juten giñan ordun danok ba kezkakin, "ui...", ba ta "oain´e eskatu al dizue, oain´e...?, eske ordun ez zegon dirurik, eta... ez?, jendeak... Eta, bueno, nik esaten nun: "Ta oain nik etxean esan behar diet beste urtebete gehiago pasa behar detela sosik irabazi gabe eta gastu guzi hoiekin jarraituz?" ta hola. Baiño, bueno, ba, pixkanaka-pixkanaka, eta, bai, eta, bueno, baiezkoa esan zidaten gurasoak. Ta oain... oain gazteak nahi dezutena egiten dezute, ez?, baiña garai haietan ez gendun ezer erabakitzen, ez.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!