Umetako lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: USU-001/022
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak
Transkripzioa
- Gogoratzen naiz, ba, hori, etxeko eskailerak fregatzia noizbehinka eginarazten zidala nei amak eginarazten zidanez. Baino bai, beste, ez dakit, beste, beste bizitza bat zan, e.
- Enkarguak, eta...
- Bai, enkarguak eta hoi zalantzarik gabe egiten genitula. Eta gu goizeko seietako mezetara juten giñan igandetan, e. Goizeko bostetan jeiki, tunel horiek pasa eta seietako mezetara gurasuekin. Ze gauza, e! Oain esan besteik ez dao, bai...
- Ta igandetako erropa diferentea izaten zan?
- Bai, uf! Baino hori, nik uste det gure gurasoak, hori, baino oso-oso sartua zutela, zeatik neri amak gero ta gero ta gero ere, lanian ari nintzala ere, esaten zidan: "Baino Mari Karmen nola jun bihar dezu /biezu/ igandeko erropakin lanera?", eta esaten niyon: "Bu, ama nik igandetan baino dotoreago ibili behar det astegunean, ni astegunean irakaslea naiz eta Donostira juten naiz, ta igandetan, berriz, hemen ibiltzeko...". Baino hori bazuten, e, igandekoa igandetako. Bazuten, ez?
- Orduan ez ziren izango nahi beste zapata eta...
- A, ez, ez, ez, ez, ordun...
- Ondo zaindu behar...
- Honbre, beharko, beharko! Bai, komerik izaten zien ordun...
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!