Lehenengo telefonoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: USU-001/012
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Lanbideak » Beste batzuk , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak
Transkripzioa
- Eta telefonorik ez zan egongo?
- Ez, telefonoa... jesus! Nik ez dakit, baina telefonoa, aurrena-aurrenan gure aman-ta etxe hortan zan, hola, taberna ta denda-ta zan, aurrena-aurrena han. Eta gero, ba, horixe, ba, hori, etxetan-ta hasi zan, baiño, uf, gutxi ziran telefonoak oso. Ni goatzen naiz, ni lanean hasi nintzanian, ni hasi nintzan berroigeita... e... berrogeita hemezortzian ikastolan, eta, eta bueno, oraindik etxean ez gendun guk telefonorik.
- Eta Usurbilen bazegon nonbaiten telefonoa, publikoa edo?
- Bai, bai, ta Agiñan ere bazegon parrokian, zera, apaiz-etxean zegon telefono publikoa.
- Eta Usurbilen?
- Ta Usurbilen bai, telefonistak beti izan dira, hantxe.
- Non?
- Bai, bueno, ba, Etxebeste kalean, Usurbilgo frontoian ondo-onduan, bai.
- Eta bat baino gehiago orduan telefonistak?
- Ez, bueno, telefonistak deitzen genien zergatikan Telefonican lan egiten zun hoietako batek, ta baino ez, etxean, etxean zegon han, ba hori, telefono... bai, publikoa.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!