Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: USU-001/009
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Gu ordun mutillak-eta ibiltzen giñan, neska-mutillak; gu eskolan alkarrekin ez, baiño gaiñontzean, ba, bueno. Ni izugarri –bueno, nik ikastolan haurrak harrituta eukitzen nitun– pelota zalea. Guk... gure auzoan bazan –bazan eta bada– jauregi bat, eta jauregi hortakoak zuten frontoi ederra. Eta, ordun, frontoi hori gutzako izaten zan, uzten ziguten. Ta neskak eta mutillak pelotan jo-ta-ke ibiltzen giñan, eskuz. E? Eskuz ibiltzen giñanez. Ta gero, bueno, kaniketan azkazal hauek, ni gogoratzen naiz, gastatuta ibiltzen giñula, ez? Ta harrapaketan eta, bueno, ba, horrelako jokuak, soka saltoan eta arkume hezurrakin, eta... joku hoiek izaten zian, ezta?
- Ta txoro-morro...
- Txorro-morro-piko-taio-ke ta... bai.
- Eta gurdi gainean...
- Beno, gurdi gaiñean bai, gurdi gaiñean ibiltzen giñan. Eta nik badaukat arrasto bat ere hemen. Oain ez dizut... zeatik galtzerdi zera hauetakoak dauzkat, baiño badaukat hemen hola ebaki eder bat. Ba nere lagunak baserritarrak zian, eta, ba, hori, etortzen zian gure etxean ondoa, zelaia zuten, eta belarra mozten itaiakin aritzen zian. Klaro, gurasuak segakin, baiño hoiek gaztetxuak –nere adiñekuak eta hola zian–, eta itaiakin. Eta beti esaten..., "utzidazue pixka bat" eta "utzidazue" ta "utzidazue". Eta halako batian utzi zidaten, eta kaska!, honako hontan holaxe daukat. Bai, bai, bai.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!