Urruña (Lapurdi)

Nola hasi zen lanean bertso eskolan

Nola hasi zen lanean bertso eskolan Ikasketak bukatu zituenean, "Bertsolarien Lagunak" elkartetik deitu zioten, Seaskaren bitartez bertsotan irakasteko. Seaskak bertso eskolekin lotura bat behar zuen, zubi bat haurrak bertara hurbil zitezen. Horrela, elkarteak Odei hartu zuen, eskola arautuan lan egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikasketak bukatu zituenean, "Bertsolarien Lagunak" elkartetik deitu zioten, Seaskaren bitartez bertsotan irakasteko. Seaskak bertso eskolekin lotura bat behar zuen, zubi bat haurrak bertara hurbil zitezen. Horrela, elkarteak Odei hartu zuen, eskola arautuan lan egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beraz, lan kontuetan, esan daiteke bertsogintzaren edo bertsolaritzaren irakaskuntzan edo irakaspenean zabiltzala. Nondik nora? Nolako proiektua? Nondik nora horretan aritu...?
- Ba justu, bo hasi nintzen, Bertsularien Lagunak elkartetik deitu ninduten, justu ikasketak bukatu nituelarik. Beraz, bukatu, ta dei bat jaso nuen erranez, ba, tira, ea aurkeztu nahi nuen lanera, eta irekiko zi... zutela postu bat. Baina hastapenean ez zen /etzen/ elkartearentzat lan egiteko, baizik Seaskan. Ea nere izena emanen ote nuen Seaskan, jakinik ba bertsolaria nintzela eta, ba, bertso irakaskuntzan ibiltzeko. Lehen Seaskak eskaintzen zuen hori, eta bertso eskolak kudeatzen zituen elkarteak. Bainan ikusten zen behar bat, lehenagotik, ikusi zuten beharra, gehio lotzearena ikastolakoa, arautukoa, demagun... erran dezagun, ez? eta bertso eskolena. Ez baitzen bestela zubirik, hor, eta haurrek ba ez baitzuten jauzia egiten bertso eskola... bertso eskolan hasteko, ez? Ta beraz, ireki zuten postu hori, ta azkenean aldaketa bat izan zen, ta azken momentuan Seaskarentzat izan ordez, ba, Bertsolarien Lagunak-ek hartu zuen bere gain erakasle hori, arautuan arituko zena ere. Ta postu baten lekuan bi ireki zituzten. Eta hor aurkeztu ginen ba ni eta... Aimar Karrika eta biok aurkeztu ginen, eta... ta tira, ba hor hasi nintzen lanean, eta ba... ba bertso... bertsolaritza erakasten, ikastolaz ikastola. Eta gero ere, ba, hori, proiektu, nola erran... zabalago batean sartu ginen azkenenean, ez? Ez da kurtsoak edo klaseak emaitera joan, eta etxera sartu ta... ta fini. Ez. Ez, ez zen /etzen/ hori gure... gure lana, ez. Gure lana bazen bertsularitza irakastea ikastoletan, baina bazen ere, ta argi zen, bertso eskolak irekitzea. Edo bederen hauspotzea eremu guzi hori sustatzea, eta bertsu eskolak ba ea pixka bat, nola erran... ideatzea, ba, ze... nola egin lan berri hori, eta nola ereman haurrak, ba bertsu eskoletara, zer eskaini, nola eskaini, nola erakatsi, eta... eta zer sortu haurrentzako, eta transmisio adar hortan, bederen, nola lan egin. Eta pixka bat, urte guzi hauetan, ibili gira horretan. Etengabe, eta... ba, tira, zenbakiak, anitzetan, ba ez dut maite bortxaz zenbakiekin neurtzea gauzak, baina bada aski adierazgarria den zifre bat, beraz, emanen dut...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia