Urruña (Lapurdi)

Bertso eskolen bilakaera

Bertso eskolen bilakaera <p>Hasieran, zortzi bertso eskola zeuden soilik Ipar Euskal Herrian. Egun, ordea, hogeita hamabi dituzte eta berrehun ikasle baino gehiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasieran, zortzi bertso eskola zeuden soilik Ipar Euskal Herrian. Egun, ordea, hogeita hamabi dituzte eta berrehun ikasle baino gehiago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hasi ginelarik, askoz baliabide gutio zeudelako, noski, ba hortara bideratuak. Zer zeuden? Zortzi... bederatzi bertso eskola, eta ba erranen dugu berrogei bat haur, edo berrogeita bost bat haur, berrogeita hamar bat haur eta gazte bertso eskoletan. Eta gaur iritsi da eguna nun hogeita hamabi bertso eskola ditugun, eta berrehun ta hirurogei haur eta gazte dauden bertso eskoletan. Ez? Orduan... Eta ba garaiko irakasle postu hori pasa zen bira gurekin, gero hirura, ta orain gaude lau... lau erakasle lanean. Eragile bat ta idazkari, ta lan guzi hoiek egiten dituen beste bat... Beraz, aski bon... tira proiektua handitu da ainitz. Eta, egia erran, leku ainitzetara iristen ari gira eta... Eta orduan, tira, egiten den lanak, ba, nik uste ba merezi izan duela, eta merezi duela, eta... Gauza anitz gaizki eginen ditugu, eta beste batzuk ongi, eta helburua da ba hobetzea, eta eroriz ikastea, akatsak eginez zuzentzen jakitea, eta ba bederen borondatea, nola erran, borondatea beti ona da, eta dugun nahia ona da. Beraz, hobekio edo gaizkio bainan hortan gira eta indar eta gogo biziz.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia