Urruñako auzoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2016(e)ko abenduaren 19a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: UNA-009/010
- Kodifikatzailea: Libe Eizagirre Agoues
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
- Eta Urruña barruan, auzo edo eremu horietan berezitasunik, edo... Esan nahi dut, ez dakit, jende guztiak badu bere burua urruñar-urruñartzat, edo...?
- E... ba... ba duda nuke ze ez, ez nuke /enuke/ erranen, bon, tira, erraitekotan, ba adibidez Olheta, ba Olhetako jendeak, e... ba batzutan, ba erranen dute olhetarrak direla, ez? Ta... ta hor Olheta bada Urruñako auzo bat. Berdina gertatzen da Pausurekin. Pausu ere, ba... ba Urruñako auzo bat da, baina Pausu enetzat ere, bada herri ia-ia, ez? Orduan, berezia da, bai. Auzoren batek edo bestek, ba badu... badu izaera gehio, ez? Eta... ta agian erranen nuke auzo baino ba herritxo itxura gehio auzoarena baino. E... bai da... bai, gero auzo biziki desberdinak dira, auzo batzuk badira lotako auzo, edo... Erranen nuke ba hainbeste bizi egiten... jendeak ez duela hainbeste bizi egiten Urruñan, ez? Gehio etxea duela Urruñan, baina bizia beste leku batzutan egiten duela, ez?
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!