Harrera-familia II
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-008-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2016(e)ko abenduaren 19a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: UNA-008/007
- Kodifikatzailea: Libe Eizagirre Agoues
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Familia eredu desberdinak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Eta batera etorri ziren biak?
- Bai... Hastapenean... gurasoek zuten ideia zen ... bat harreran, ume bat edo, hartzea. E... a'itu baitzuten irratian, eta ba gaztetxo edo ume batzuk zeudela hor, ba etxerik gabe, eta zera eta... zentro batean bizitzen, eta ba ama biziki... - nola erran ? - biziki... oso elkartasunaren balioa beti transmititu izan digu, eta harek ere, hala zuen, den... ororen gainetik ez, pixka bat. Ta orduan, ba tira bai, hastapenean zela bat hartzea. Bainan,... bazen, joan ziren eta zera, ta hasi ziren prozesu hortan, eta erran zieten: "Bai, ba begira, hemen daude bi... anai. Eta anaiak dira, eta ez ditugu ba bereixi nahi, eta bat eraman nahi, eta, eta bestea ez, eta zera..." Ta tira, batekin abiatu zen ideia, ba azkenean... bi! Bi etorri ziren, bi anaiak, anaiak baitziren heiek, eta, eta tira, ba gaiñera, buf! ez ziren /etziren/ hain... Ez dugu sekulan jakin ideia ona izan ote zen. Biak, aski konfrontazio zuten heien artean, eta tira... Ta tira-hala ibilki ziren, baina, baiña begira denbora zer den, ez, eta bizitza zer den, ba orain elkarrekin daude, ta oso ongi konpontzen dira, eta tira ba agian egindako lanak ere, ba eman ditu bere... bere fruituak, zentzu horretan ere, ez? Ho'ien harremanaren beste... ba harreman horrek har zezan beste forma bat, azkenean. Eta biziki ongi, bai. Baina tira, ideia baten, batena zen, eta bi etorri ziren...
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!