Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-063-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham
- Data: 2022(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: URR-063/013
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): 101L » Kultur aniztasuna , 101L » Integrazioa » Integraziorako bideak eta arazoak
Transkripzioa
- Gasteizko urteak inportanteak izan ziren, ez? pixka bat Zumaiatik beste leku anitzago, bueno, irekiago batera joatea eta... eta antzeko beste batzuk aurkitzea, ez, zure bidean edo...
- Bai, hor euskaldun bezela ya, ezta? ere bai. Ba herri txiki batetik ertetzea eta hiria ezagutzea. Beste Euskal Herri bat, ezta? Euskal Herria idealizatzen degu, baita ere estereotipotan. Euskal Herria esaten degunean, esaten degu, ba, burura etortzen zaigu Zumaiako kostaldea, Azpeiti, Ordiziko feria, Txindoki, Arantzazu.... Eta ez da hori. Ez da hori bakarrik. Euskal Herria gauza asko dira. Abetxuko da, Los Llanos, El Regato, Luchana, Txantrea... Euskal Herria Baionako periferiako auzoak... Gauza asko da Euskal Herria. Ta denak dira berdin Euskal Herri. Eta Gasteizen ba hori deskubritu nun, ezta? Beste modu batzuk euskalduna izatekoa: euskaraz egiten zuten beltzak, gorbata janzten zuten euskaldunak... Nik inoiz ikusi ez nituen gauzak, estereotipo asko puskatzen zizkidatenak ere bai. Rocka, beste taberna batzuk...
- Bertsolari izateko beste modu batzuk, ez?
- Bai, han, ba, eremu erdaldunean libertate gehiago, egia esanda. Eta kulturalki ere afinidade haundiagoa hangoekin, ba, igual Goierrin baino, ezta? Hurbilago sentitzen nitun haiek. Eta libreago sentitzen ginen esperimentatzeko. Hori Hernanin ezin gendun egin. Bertso tramak-eta asmatu genitunean, eta, ba, forma berriak eta gure hizkuntza berri horrekin eta, ba, leku tradizionalagotan zaila zan gu onartzea, baina leku hoietan.... inork zapaldu gabeko lurrak ziran, ezta, oraindik, bertsotan, eta hor libreagoak ginan.
Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!