Jon Maia Soria

Urretxu (Gipuzkoa) (1972)

Biografia

Urretxun jaioa. Gurasoak kanpotik etorri ziren: ama Extremaduratik eta aita Zamoratik. Aitak euskara ikasi zuen, semeari hitz egin ahal izateko. Mutikoa zela, familia Zumaiara joan zen bizitzera. Ikastolan ibili zen eta bertso-eskolan ere bai, giro erabat euskaldunean. Ondoren Euskal Filologia ikasi zuen, Gasteizen. Bertsolari ezaguna da (lau aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren finalera) eta beste hainbat bide ere jorratu ditu: idazlea da, abeslaria, abesti letragilea, dokumentalgilea, irakaslea, komunikabideetako kolaboratzailea... Besteak beste, Riomundo eta Berriak jaio ginen liburuak idatzi ditu. Karidadeko Benta (2003-2007) eta Hezurbeltzak (2018) musika-taldeen sortzaileetako bat da, eta "Kantu bat gara" proiektua ere abiatu du. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatu dugu. Hezurbeltzak taldeko Gorka Hermosa ere elkarrizketatu dugu. 

Zintak

KodeaDataProiektua
URR-063 2022 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Familia Urretxura nola iritsi zen Bideoaren ikonoa
2 Etorkin uholdea Bideoaren ikonoa
3 Etorkinen "guettoak" Bideoaren ikonoa
4 Euskal "pedigria" ez izatearen gatazka Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Euskara ikasteko aitaren ahalegin handia Bideoaren ikonoa
6 Bi Euskal Herri Bideoaren ikonoa
7 Zumaian nortasun gatazkaren hasiera Bideoaren ikonoa
8 Bertsolaritzan bere lekua bilatzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Gasteizen Euskal Herri anitzago bat ezagutuz Bideoaren ikonoa
10 Bere identitatearekin adiskidetzen Bideoaren ikonoa
11 Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Bideoaren ikonoa
12 Euskara, integraziorako bidea Bideoaren ikonoa
13 Euskal Herriaren irudi estereotipatua Bideoaren ikonoa
14 Euskaldunak ere emigranteak Bideoaren ikonoa
15 Jonen hitzaldien harrera ona Bideoaren ikonoa
16 "Karidadeko Benta" Bideoaren ikonoa
17 "Hezur Beltzak" Bideoaren ikonoa
18 Lorca eta Lauaxeta Bideoaren ikonoa
19 "Abuelari" olioa Bideoaren ikonoa
20 "Kantu bat gara" proiektua Bideoaren ikonoa
21 "Gazta zati bat" dokumentala Bideoaren ikonoa
22 Euskarak nolatan biziraun duen Bideoaren ikonoa
23 Euskararen "basamortua" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia