Urretxu (Gipuzkoa)

Bertsolaritzan bere lekua bilatzen

Bertsolaritzan bere lekua bilatzen Zumaian bertso-eskolan hasi zen. Ez zuen familia erdaldunekoa zen bertsolaririk ezagutzen eta desberdina sentitzen zen. Ez zeukan orduko bertsolarien perfila. Dena arrotza egiten zitzaion eta bere buruaren onarpen prozesu bat egin behar izan zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-063-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zumaian bertso-eskolan hasi zen. Ez zuen familia erdaldunekoa zen bertsolaririk ezagutzen eta desberdina sentitzen zen. Ez zeukan orduko bertsolarien perfila. Dena arrotza egiten zitzaion eta bere buruaren onarpen prozesu bat egin behar izan zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zumaian hasi zinen bertso-eskolan eta bertsolaritza, bertso mundua, bada oso-oso euskalduna.
- Bai.
- Erabat euskalduna dan...
- Bereziki.
- ... eremu bat. Eta hor oraindik desberdinago...
- Bai, nik ez nun ezagutzen nire moduko inor. Bai, zentzu horretan, "bicho raro" bat sentitzen nintzan. Gero gu ba rockaren kulturatik gatoz eta ez ginen orduko bertsolari perfil hura ezta? Gure euskera ere ez, gure unibertso imaginarioa ere ez... dana zan desberdina gurekin. Eta ba ez nuen ezagutzen bertsolaririk erdaldunen semea zenik. Alaba ez det esango, ze ez zegoen neskarik ni hasi nintzenean. Eta, ordun, ba, bueno, horrek ere ba eramaten nindun ba tapatzera, ezta? Igual gurasoekin erderaz hitz egitea beste bertsolarien aurrean... iruditzen zitzaidan desonra bat bezala bertsolaritzarentzat, ezta? Ez nun inoiz ikusi bertsolari bat, ez nun inoiz entzun, gazteleraz hitz egiten. Eta ni izatea hori ba... bff. Ordun, bai, hori dana izan zan, ba, prozeso bat nere barruan ere bai, hori dana nola eraman, ba, onartu arte, ezta? Baina kostata, oso-oso kostata. Dena arrotza zitzaidan: konbertsazioak, hitz egiteko moduak... dena.

Egilea(k): Aditurekin automatikoki transkribatua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia