Familia Urretxura nola iritsi zen
Hizlaria(k):
Maia Soria, Jon
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-063-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urretxun jaio zen Jon. Ama Extremaduratik etorri zen eta aita Zamoratik. Ama 4 urterekin iritsi zen Urretxura, familia guztiarekin. Igartzako baserri abandonatu batean egon ziren bizitzen lehendabizi, geroago Etxeberri auzora joan ziren; bertan auzokide gehienak etorkinak ziren. Aita berriz 16 urterekin etorri zen Zumarragara, anaia batekin, eta Orbegozon hasi zen lanean. Anaiak inprenta bat jarri zuen. Beste anai-arrebak ere Euskal Herrira etorri ziren, gurasoak Zamoran geratu ziren. Jatorrizko herrietan ez zegoen lan askorik, Euskal Herria berriz momentu horretan industrializazio betean zegoen, Orbegozo eta Patricio Echeverria bezalako lantegi handiekin. Gerraren eragina jasandako familia zen Jonena, eta beldur horrek ere bultzatu zituen alde egitera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham
- Data: 2022(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:04:35
- Erref: URR-063/002
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): 101L » Migrazioak , 101L » Kultur aniztasuna » Aurkezpen pertsonalak , 101L » Migrazioak » Zergatik aldatu bizitokiz
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!