Urretxu (Gipuzkoa)

Danbolin motordunak egiteko ideia

Danbolin motordunak egiteko ideia Danbolinak egiteko ideia nola bururatu zitzaion azaltzen du. Pixkanaka, ezaguna egin zen telebistarako grabatu zuen elkarrizketa bati esker.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-031-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Danbolinak egiteko ideia nola bururatu zitzaion azaltzen du. Pixkanaka, ezaguna egin zen telebistarako grabatu zuen elkarrizketa bati esker.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta poliesterrakin hasi zinan hartan etorri zitzaizun burura danbolinaren kontu hau?
-Bai. Baiña jubilau barik neon eta esaten nun, ni ez noa oin hastea danboliñak eiten zeatik ez det eingo ezer. Eta ia jubilau nintzanen... Ni jubilau baiño lehenao semiak lana billau zuen eta jun zien. Nik bi semekin neon lanean, eta gero erek lana billau zuenen beste taillar batzutan, jun zien. Ta nik esan nien: bueno, zuek ikusi, gustoa baldin bazaete, nik ordun laga ingo det. Ta gustora zeren erak eta lagatzea noa. Lagatu nion ta jubilau nitzan. Ta jubilau nintzanen ordun ba astie neukan ta hasi nitzan poliki-poliki honek egiten, baiño lelengo hasi nitzan ba, lelengo urten eingo nitun hamar bat edo, hamar-hamabi. Ta etorri zien, este..., Aizpurua nola da hori, Gabiriko Euskal Telebistan dabilena.
-Andoni.
-Andoni. Andoni ta bestea Jpxe Mari Gabiri. Horrek etorri zitzatan behin eta. Zer Juanito, tanboliñak egiten dituk eta. Bai. Ikusi ein bihar diau. Etorri zien. Hau grabau ein behar degu. Ta ordun bai, ordun taillarrea etorri zien eta ein gendun prozeso dana. Txapea zeon, kurbau, zulok ein ta danak ein giñutzen, eta kamarea hartzen. Eta gero gaztaiñak erre ein giñutzen. Ta gaztaiñak erreta zein ein zuen, Donostira eaman ta gero han jan zituen segitun Andonik eta danak. Eta telebista ematen. Eta ordun jenteak ikusi zunen lelengo aldiz haure hasi zien danak hoska, baiña nola harek ez zuen ein propagandaik, ezin zeikien propagandaik ein. Ta esan zuen... hemen danboliñak ikusi dezue eiten, ta zeiñek iten due horrek ba? Urretxuko Juanito batek, Juanito dauke izena. Emango al diazu mesedez telefonue, ta. Halaxe eman zuen, batzuk etortzen zien telefonoz deitu. Baiña nik ez neukan emateko. Ez neukan eta. Urte hartan oso gaizki ibili nitzan. Ta gero hasi nitzan ba denboreakin poli-poliki eiten eta zeoze aurreratzen nun eta ordun ondo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia