Juan Mendiaraz Larrañaga
Urretxu (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Urretxuko Iparragirre kalean jaioa 1929an, 4 senide ziren familian. Aita Antzuolakoa zuen, eta ama bergararra. Gerra ostean zegoen gosetea zela-eta, gaztaroa osaba-izeben etxeetan pasa zuen: Beasainen, Iturrazpe etxean; Elosuan, Lutxurdion; eta Antzuolan, Jauregin. Urretxuko eskola nazionalean ibili zen, eta geroago, udaletxeak jarritako eskolan. 12 urterekin mezalagun bidali zuten Getxoko Neguri auzoko komentura: han, egunean, 5 mezatako mezalagun-lana egiten zuen. Fraide izateko gogorik ez, eta atzera Urretxura itzuli zen. 13 urte zituela, Madaia lantegian hasi zen lanean; urte eta erdi egin zuen bertan; eta, horren ondoren, Orbegozo lantegian aritu zen. 1955.urtean, bere lantegia zabaldu zuen beste bi bazkiderekin batera; eta galdaragintza- eta txapisteria-lanak egiten zituzten bertan, Ema lantegian. 25 urte egin zituen han lanean; eta, gerora, bi semeekin poliesterra lantzen hasi zen. Erretiroa hartu zuenean sortu zitzaion danbolinak egiteko ideia; eta elkarrizketa egin zitzaion sasoian ere, horretan ziharduen. Azokatan eta etxeetan saltzen ditu danbolinak. Era berezia dauka danbolinak egiteko, motordunak egiten baititu; elkarrizketan prozesu hori azaltzen digu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-031 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute