Urretxu (Gipuzkoa)

Josten eta sukaldean aritzen jakitearen garrantzia etxean

Josten eta sukaldean aritzen jakitearen garrantzia etxean <p>13 anai-arreba izanda, arropak konpontzea eta sukaldean aritzea eguneroko lana izaten zen amarentzat. Etxeko neska guztiek ikasi zuten josten eta sukaldean aritzen. Etxetik kanpo ikasi zuten josten, Villar &Aacute;lvarezekin. Emakume horrek bazeuzkan josteko eta puntua egiteko makinak. Sukaldean aritzen ere etxetik kanpo ikasi zuten Isabelek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 anai-arreba izanda, arropak konpontzea eta sukaldean aritzea eguneroko lana izaten zen amarentzat. Etxeko neska guztiek ikasi zuten josten eta sukaldean aritzen. Etxetik kanpo ikasi zuten josten, Villar Álvarezekin. Emakume horrek bazeuzkan josteko eta puntua egiteko makinak. Sukaldean aritzen ere etxetik kanpo ikasi zuten Isabelek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bueno, zaharragoa. Aman denbora guztiya jana ipintzia eta erropa konpontzia zan. Pusketak ipintzen, galtzerdik'e konpontzen... Dana. Aman denbora guztiya jarritta, konponketan.
- Josten neska danak ikasiko zenduen?
- Danok, eta koziñan'e bai. Ez zeon gure etxen josten ta koziñan ikasi be ezkontzeik.
- Eta etxen ikasi zendun ala etxetik kanpora josten?
- Ez, etxetik kanpora ikasten gendun.
- Nun ibili ziñeten josten ikasten?
- Ba, Villar-Alvarez, soltera bat zan ta harek eukitzen zittun hamar neska, holaxe jun ta ez kobrau ta ezer ez, e? Jun ta, ba, hoixen, nola, baten hilbantzea dala, besten sobrehilatzea dala, ba, holaxe hasi ta segi, ahal dezun arte.
- Eta Ixabel, nun erakusten zun Villar-Alvarez honek? Urretxun?
- Bai. Urretxun, aber nun esaten dizuten... Ba oin Labeaga kalia dan lekun. Bai.
- Josteko makinak eta baziren ordun?
- Bai, bazeukan. Bat, e? Danantzako bat zan, e? Eta gero bere koiñatak aldamenen bertan makina bat zeukan, zea itteko, puntu itteko, jersek eta itteko. Ta harek bere alabak ebaltzen zittun han, puntu itten ta. Ta erakutsi harek'e eitten zuen, egun baten izebakin josten, beste egun baten, amakin puntu eitten. Bi neska, txandan jartzen zittun, eranak. Eta beste baten bazkari ipintzen. Haren dana etxen erakutsi zien. Zala preparauta jun zien neska haek. Gaurkoa oso desberdiña da.
- Eta zuek kozinan nun ikasten zenduen?
- Ba, nik ez. Ni hotelen eon nintzan eta nere ahizpa Dioni´re bai. Baiño bestela, Iburretanen, Zumarran. Ondio´re badago Iburreta hori. Bai, jatetxe ona zan, ta, hortxe, nere ahizpak hor ikasi zuen.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia