Urretxu (Gipuzkoa)

Lehengo jolasak eta errespetua

Lehengo jolasak eta errespetua <p>Eskolatik irteten zirenean, jolasean aritzen ziren, tximilikuartotan (ezkutaketan), besteak beste. Osabak txistu egiten zuenean, ordea, denak etxera joaten ziren ziztu bizian; halakoa zen errespetua garai hartan. Etxera joatean, merienda jaten zuten gustura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-027-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik irteten zirenean, jolasean aritzen ziren, tximilikuartotan (ezkutaketan), besteak beste. Osabak txistu egiten zuenean, ordea, denak etxera joaten ziren ziztu bizian; halakoa zen errespetua garai hartan. Etxera joatean, merienda jaten zuten gustura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolatik ertetzen gendun bostetan eta ixkutaketan ibiltzen giñen, txibilikuartotan esaten gendun. Ibiltzen giñen ta...
- Txibilikuartotan, zer zan. Ze jolas zan hori?
- Ba hori, ixkutaketan, txibilikuartotan esaten gendun, ixkutaketan zan. Eta osaba, han, lehenengo basarrin osaba, ta haren umek'e ba jolasen. Harek txistu eitten zon etxetio eta izkutauta genden lekutio aide danok ertenda, bakoitza bere etxeta. Bildur haundiya gendigun. Ta egunen baten konturau be etortzen bazan, harek makillekin edozeiñi ematen zion, e? Ze errespetoa sartzen zon harek. Ta gero etxea juten giñan eta etxen eukitzen gendun merienda, katillukara esne. Lehen, lurrezko katilluk izaten zian, eta oindio nik esne-zopak, ze gustora jaten giñuzen. Illaran danak, eta gaur, txikiena apartatzen ibiltzen die baiño guk haundiena apartatzen ibiltzen giñan. Ta aldatzea kuartoa juteakon, mahai gaiñian zeonai, taka, behatza sartuko gendiun, haundienai. Ta pentsau ze mika giñan, hura ez zon beste batek jango. Haundienai sartzen gendiun behatza, pasadizon aldatzea juteakon koartoan. Bai.
- Bakoitzek berea.
- Bai, hoixe.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia