Australiako aizkorak eta hemengoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-026-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: URR-026/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko tresnak
Transkripzioa
-Ramon, zer diferentzia zegon zuk Errezildik edo Leitzatik erosten zenituen aizkora horien eta australianoen artean?
-Haundia.
-Zertan bereizten zien?
-A, nik ez dakit. Eitteko posturia edo. Legazpin nei fabrikara bi aldiz eaman aazi zien aizkorak hemendik, hemengo aizkorak. Australianok aizkora eiten zittuen materiala Legazpin gastatzen zan. Egin zittuen eundoko pruebak, bi aldiz'e bai eaman aizkora nik eta; pruebak-eta ein zittuen ta ezin asmau haik bezela. Oain bai, hemen'e hasita daude oain Australiako estilo xamarrea uste det eitten dittuela aizkorak.
-Kertena berdina izaten zuen?
-Ezta, diferentia! Hemengok et hangok diferentia. Egurrezkoa baiño tipo diferentea.
-Ze diferentzia zeukan?
-Bueno. Dana hemengok baiño... australianon kertenakin dabiltza oin.
-Luzeagok edo?
-Ez, hobeto iña zea [...] Eta aizkorea're hobeto. Hemengo aizkorea, ordun aizkorea [...] baiño sartu itten zan, etaa ezinda, ta hangua beti libre. Aizkoria golpia eman eta beti libre. Hemengoa berriz katiauta. Aizkoratan haundia diferentzia.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!