Aizkolaritzan hasi zenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-026-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aizkoran aritzeko, Keixetak lagundu zion Ramoni. Gogoan du nor izan zuen lehenengo lehiakide. Garai hartan, apustuetan dirua jokatzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: URR-026/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak
Transkripzioa
- Urrestillan zein zan?
- Keixeta famatua. Handik etorri nintzan jokatzea.
- Keixetan etxera jun eta.
- Bai, han euki nittuen.
- Eta zer preparazio?
- Gobernau ta. Aizkolarie izendakoa zan fenomenoa Keixeta. Ta harek preparatzen nittun, harek ipintzen zian egurra ta. Ta gero handik Zumarragara, jokau gendun, Zumarragara jokatzea.
- Zure lehenengo aurkarie zein izan zan?
- Bitoriano. Hil zan, Jauregialzo, Leturikoa.
- Nola akordatzen zera apustuarekin?
- Nik ondio mundu hontanizan dedan egunik haundiña zan neetzako hua. Arkalen teman ibltzen giñan ba bi auzok, bi auzotakok kuadrillak, kuadrillak eta gu're bai ta, teman beti ibiltzen giñan, ta. Ta nere donporan hartu dean pozik haundiña hari irabaztea hartu nuen.
- Dirurik jokatzen zan?
- Bai. Bueno!
-Zer diru jokatu zan?
-Garai hartako bi milla pezta. Oin dala..., esango dizut zenbat urte dian. Hirurogeita bost urte dia. Ointxe gaiñea, eneron zan. Ointxe hirurogeta bost urte.
- Dirua zeinek jartzen zuen?
- Dirue kuadrillak. Nik ez nuen lagun faltaik, e. Agiñeta basarritar danak sozio behar. Batek hogei duro ta besteak beste hogei duro eta besteak beste hogei duro ba... Hala pasau zuen, sozio behar.
- Nun jokau zuen?
- Urretxuko frontoian
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!