Gorka Hermosa Sánchez

Urretxu (Gipuzkoa) (1976)

Biografia

Urretxun jaioa, Iparragirre kalean, sei urterekin Zumarragara joan ziren bizitzera. Ama Extremadurakoa dauka eta aita Segoviakoa. Arreba bat dauka. Nahiz eta gurasoek euskaraz ez jakin, ikastolan ikasi du eta euskaldun sentitzen da. Konpositorea eta akordeoi jotzailea da. Oso gaztetatik sariak irabazi ditu, eta gaur egun famatua da mundu mailan: batetik bestera ibiltzen da, kontzertuak ematen. Herrian bertan hasi zen musika ikasketak egiten, eta Gasteizen jarraitu zuen goi mailako akordeoi ikasketekin. Ondoren, Valladolideko konserbatorioan hasi zen, klaseak ematen. Gaur egun Cantabrian bizi da: Santanderko musika konserbatorioan egiten du lana, irakasle moduan. Bi alaba ditu eta euskaraz hitz egiten du beraiekin. Hainbat disko dauzka eta zazpi liburu idatzi ditu (akordeoiaren historiari buruz, besteak beste). Hezurbeltzak musika taldeko kidea da, Jon Maiarekin batera. Bertakotzen proiekturako elkarrizketatu genuen, bere ama Ana Sánchezekin batera. 

Zintak

KodeaDataProiektua
URR-064 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Urretxu eta Zumarraga
2 Gerraostean, Extremaduratik Valladolidera eta handik Antzuolara
3 Aiton-amonak, Euskal Herrira oso ondo moldatuak
4 Aita Segoviatik Euskal Herrira nola heldu zen
5 Seme-alabak euskaldun bezala heztea; Ikastola
6 Eskoletan industriako immigrazioarekin sortutako "txoke kultural"-a
7 Abizen erdalduna izateagatik burlak jasotzea
8 Ikastolan, hizkuntzagatik banatuak
9 Gaztelera, bihurri eta "makarren" hizkuntza
10 Musika klasikotik punkera
11 Akordeoia aukeratu zuen musikatresna bezala
12 Euskal folkloreak eta punkiak garrantzia handia du bere musikan
13 Politika eta herri-nortasuna
14 Hizkuntzaren arkeologian, euskara altxor bat da
15 Euskaldunak, ijitoak eta juduak
16 Euskalduna eta "el pueblo"-koa
17 Aiton-amonen ohiturak
18 Gurasoek euskara ikasteko zailtasunak
19 Gurasoen esfortzua seme-alabak euskalduntzeko
20 Euskal musikariekin harremana
21 Hezurbeltzak proiektuaren sorrera
22 Hezurbeltzak proiektuaren indarra
23 Musikari famatua
24 Bere piezak interneten daude eskuragai
25 Gorka Hermosa musika-eskola Italian
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia