Urnieta (Gipuzkoa)

Isuna garia ehotzeagatik

Isuna garia ehotzeagatik <p>Trankatx ere itxi zuten gerra ostean. Beasain aldean, berriz, libre ziren errotak. Eurak trenez joaten ziren hara. Baina gauez tranpetan jarduten zuten ehotzen. Behin guardia zibilak harrapatu eta isuna ordaindu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Trankatx ere itxi zuten gerra ostean. Beasain aldean, berriz, libre ziren errotak. Eurak trenez joaten ziren hara. Baina gauez tranpetan jarduten zuten ehotzen. Behin guardia zibilak harrapatu eta isuna ordaindu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra aurrian ta, gerra garaian ta, gerra ondorena ere ez zen ba...
-Bai, bai, gerra ondorenian'e gero denboa askuan.
-Hemengo errota batzuk itxi egin zituela aittua dakat nik. Trankatx itxi al zuten?
-Itxi zuen, bai.
-Ze pasa zan ordun?
-Ze pasa... Ez dakit nik. Ta Beasaiñen ta hoitan han libre zan errota. Ta gu jun izandu gea, etxian errota ta, ta hartu artua ta zea, Beasaiñea; iriñan billa, trenian.
-Zuek ere bai?
-Bai, joan izandu gea gu're, bai.
-Ez al zegon martxan jartzeik hemengo makinaria?
-Bai, gero gabian aitzen giñen bai, tranpetan aitzen giñen.
-Baiño bijilantzia ere izango zan hemen inguruan.
-Bai. Gariya ez zan igotzia libre; garia igotzen gendun guk.
-A bai, e?
-Bai. Ta batian harrapatu ta multa bat pagatu gendun. Guarzibillak etorri ta harrapatu ta multa pagatu gendun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia