Ganadua garraiatzen kamioian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pixkanaka Patxiren aitak negozioa zabaldu zuen, eta ganadua eramaten hasi zen kamioian.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: URN-031/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
-Eta geo gure aita horri ba hasi zitzaiyon esaten baserritarrak eta:"Aizak, txekor bat zaukat salduba Donostira matadera..." Askotan ordun bidetikan hartzen zuten txekorra, basarritik, mendiz mendi oiñez eamaten zittuen mataderaa, e, ganaua.
-Mataderia nun zegon?
-Donostin. Eta Donostia bidian zuk pentsa zazu ganau horrek ze galdu bihar zun eta nola ailligitu bihar zun. Hala gue aittai hasi zian esaten: "Aizak, zekor bat, eta hik eamango al hukek" eta. "Bueno, bai, bai". Haik basarritikan jaixten zuten bide oneaiño, kamiyo baztarrea edo jaixten zuten, eta hartaa gure aitak hartzen zun ganau hori eta iamaten hasi zan. Ta geo beste batzuk'e bai, eta batek bestiai, geo zabaldu itten zan kontua. "Aizak ba holakok eamaten dixkik, eta holako hasi dek, eta hau ta hoi ta. Eta hala behintzat geo hasi zaiten esaten: "Behia're hartuko al huke, kabittuko ote litzake behi bat. Behia ere..." Ta hartara atzeneako ba moduz moldatzen zan zekor bat eta behiya; zekor bat eta behiya ya sartzen zittun kamioi koskor hortan. Hala bazabillen eta, bueno, bee denboan aurrea, geo ta lan gehiyo ta hor animatu da; ta ordun erosi zun hor atzian dakazun kamioi hoi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!